Beti bezala, abisatu gabe, nekatuen nagoen egunean, bezperan lo beranduen hartu dudanean, ahulago nagoenean, edo tristeegi, baina horrek ez du axola... derrepentean, morroia agertu eta hitzak idazten hasten da, guztiak elkarren artean lotuta, elkarri lotuta; ez dakit nondik irteten den baina beti irtetetan da, edo agertzen den, edo azaltzen den, zera hori bere aurpegi latzarekin ...





