Nire izena X da eta arazo bat daukat

, Permalink 0

Gurditik erortzea bezalakorik ez dago, paraxutarik gabe erortzearen zoramen hori. Hartuko duzun muturrekoa gertu izanda ere, euforia neurrigabekoa da. Jakin beharko nuke, bai. Ez dakit zenbatetan esan behar izan dudan dagoeneko: “Nire izena X da eta arazo bat daukat”. Ez dut gogoratzen zenbatetan zeharkatu ditudan hamabi pauso horien ibilbidea, ez amaieraraino jakina. Behin zazpigarrenera iritsi nintzen, ...

Goizero jaiki orduko

Etiketarik gabe Permalink 0

Goizero jaiki orduko etxeko leihora irten eta ingurura begiratzeak liluratu egiten nau, eguneko lehen une horretatik, egunetik egunera urte sasoiak aurrera nola doazen ikustea. Udazkeneko ordu aldaketa egiten dugunetik eguzkiak nola itsutzen nauen gari soro segatu berrien gainetik. Nola aldatzen duen egunsentiaren distira, gutxika, goiz esnatzetik oraindik ordu-txiki horretan gaua den arte, oraindik ere ilargiaren argipen ...

“Ai ene… egunak eta egunak daude, ezta?  Eskerrak egun gehiago ere badauden…”

—

Mikelek labean sartu zuen pastela.

Etiketarik gabe Permalink 0

Lau urte zituela, lokatzez betetako putzu baten aurrean eseri eta lokatzezko tarta izugarri bat egin zuen. Udako eguzkipean labekatu zuen. “Aitona, begira, hemen duzu pastela!” Aitonak eskuarekin jan egiten zuenaren keinua egin zuen. “Uhmmm… zoragarria dago!”  Baina Mikeleri korapiloa egin zitzaion eztarria aitonak lokatz pastel zatia eskuan zuela urtzen hasi zitzaionean, “Hara, ene jainkoa, erori ...

Adinaren erlatibotasuna

, , Permalink 0

Atzo, bi amonen artekoa… -Aizan, Maikarmen, entzun goizen gertautakoa. Pilartxo eta biak zentrora gerturatzeko autobusa hartu dinagu eta beste bi emakume sartu ditun atzetik. Eta aizan, nola begiratu nauen batek! Goitik behera, lotsagabe-lotsagabe! Halako baten esan egin zionat. “Probleman bat?” Ta hauxe esan zidan: “Atso bat ikusi eta lekua uzteko ez jaikitzea ere!” -Hik otxenta beteta dauzkan ta! -Aizan, setentaiotxo! ...

“Maitasuna, haurtzarora etorkizuneko berriekin itzultzea da. Umetu egiten gaitu.”

—

Egun on!

Etiketarik gabe Permalink 0

Bada jendea agurtzen ez duena, eta ez hori bakarrik,  kalean gurutzatzean aurrera begiratzen duena ikusezina bazina bezala, badaezpada ere, gure begiekin gurutzatu eta beraien burua agurtzera behartuta ez ikusteko, ezer ere ez, ez keinu bat, ez begi mugimendu bat... Ezer ere ez. Ez dut ulertzen. Ez. Gehien bat goizero, egunero gurutzatzen garenelako, behin eta berriz, ...

Ispiluaren aurrean

Etiketarik gabe Permalink 0

Pinguinoak kristalaren beste aldean. -Bizirik daude guztiak, ezta? -Baietz esango nuke. Baten bat lo agian? Zutik ere lo egiten dutela uste dut. -Eta zer egiten dute egun osoan? Lo ez daudenean esan nahi dut… -Batetik bestera ibili, uretan igeri egin… oso igerilari onak dira. Arraina jan, osoak, pieza batean jaten dituzte, irentsi, zlup! Ez da bizitza txarra! Behar duten ...

Begietara begira

Etiketarik gabe Permalink 0

16.ean zihoan. Ez zuen oso gustuko autobusa hartzeko zubia zeharkatu behar zuelako eta hotz egunetan haize hotza hezurretaraino sartzen zitzaiolako. Baina unibertsitatera zuzen zihoan autobus bakarra zen. 18-19 urte zituen, agian gehiago. Eguzkitako betaurrekoak zeramatzan jantzita. Bidaia laburra zen, hiruzpala geraldi. Iritsi aurretik bidaia osoan berari begira egon zen mutil bat gerturatu zitzaion. -Barkatu, ez dut ...

Hotzaldia

, Permalink 0

Lanera bizikletaz joateko ohitura daukat. Gertu bizi naiz, baina gustuko dut. Goiz hartan ezinezkoa zen ordea. Eguraldi iragarpena argia izan zen. “Argi ibili”-tik, “prest egon”-era egin genuen jauzi. Horitik laranjara edo alderantziz, ez dakit. Baina hotzaldi galanta zetorren. Tira, ni prest nengoen. Ahal nuen neurrian, jakina. Hala uste nuen behintzat. Artilezko lepokoarekin bildu, burua txano zatar batekin estali ...