“Buruari bueltaka nabil kafea hoztu bitartean.

Kafeari bueltaka nabil baina sutan jarraitzen dut.”

—

Ez ordutan gozatuz

Etiketarik gabe Permalink 0

Gaueko hamaikak. Telebistan pelikula bat ikusten. Amaitzen ari da. Gustora ikusi dut… guztia argituko den unea… eta derrepente… telefonoa!! Oso ahots goxoa duen gizonezko bat. -Miren Garciarekin ari naiz hizketan? (izenak aldatu ditut, noski) -Ba… ez, Miren nire emaztea da. Kanpoan da. -Nola? -Ba ni ez naizela Miren Garcia, nire emaztea da. -Barkatu? -Berdin dio, zer nahi duzu? Zerbait gertatu da? -Nola nahi ...

Harri-txanpon miragarri baten truke

Etiketarik gabe Permalink 1

  Egun osoa hiriko kaleak batetik bestera ibili ondoren esku hutsik iritsi da gaur ere etxera. Haurrei afaltzeko zer eman ez du gaurkoan ere. Lau seme-alabak ziztu bizian etorri zaizkio gainera etxeko atea ireki orduko. Eskutan dakartzan poltsak arakatu dituzte, ez dago ezer, baina irribarre egin dute. Maite dute eta maite ditu. Musu-truk. Horixe da maitasuna. -Ea, ...

Bi ur tanten moduan

Etiketarik gabe Permalink 0

-Hara, ez zintudan zipriztindu nahi! -Ez arduratu! Ez da erraza hemen ez zipriztintzea… hainbeste gaude! -Ilun ere badago, ezta? -Bai… denak bultzaka leku onena hartu nahian. Non ote gaude? -Ez dakit… ontzi bat dirudi honek… tunel moduko bat... hortik aurrera jarriatuta aire librea! -Benetan? Badut gogoa. -Ni handik netorren zurekin topo egin dudanean. -Aizu, galdetzea atrebentzia ez bada… zure ahotsa… ezaguna egiten zait… ...

Nire letraetxea!

Etiketarik gabe Permalink 0

Nork ez ditu alfabetoko letra guztiak ezagutzen? Kartak bailiran nahastea besterik ez da behar. Sukaldaritzan bezala. Osagarriak ezagututa hauek maixuki edo era xumean nahastean datza. Chef handiek maixuki nahastuko dituzte. Badira ere eguneko menuak eskaintzen dituztenak.  Fast-food delakoa ere badago. Eta gehiago ere badaude. Letra adina jatetxe mota. Bakoitzak badu bere lekua. Nirea? Nire jatetxe ...

Dolores

Etiketarik gabe Permalink 0

Dolores etzaulkian jarri da. Etzan egin da. Etxeko nagusiak, Mitxelle anderea eta Rolan jauna kanpoan izango dira egun osoan eta berak atseden hartu ahal izango du eta kuxkuxean ibili eta beraien ohean etzan eta Mitxelle anderearen arropak ukitu eta zergatik ez, soineko bat edo beste probatu eta setazko barruko arropak laztandu eta bere lurrina gozatu. Inguruko hormetako ...

Ezusteko ametsa!

Etiketarik gabe Permalink 0

Bart amets egin dut. Neska lagun holandar bat nuela egin dut amets. Erasmusen ezagututakoa. Brenda omen zuen izena. Ederra. Jatorra. Ederra. Tren geltokira agurtzera etortzen zenean trenaren atzetik korrika egiten zuen. Loreak eta bonboiak oparitzen zizkidan. Bonboiak, txokolate txurikoak, berak jaten zituen. Eta loreak, tulipanak beti. Behin bere etxera gonbidatu ninduen. Maastricht-eko bere ikasle etxera. Azpizuna ...

Lurraren bihotz taupadak

Etiketarik gabe Permalink 0

-Aita, jarri belarria lurrean... entzuten? Bum, bum, bum, bum... Lurraren bihotz taupadak al dira? -Ez, anaia bateria jotzen ari da! -Bateria gauzen bihotza ere bada? -Esan liteke, pilak, bai. Baina aizu, seguru nago lurrean zulo sakon, sakon, sakon bat egingo bagenu bihotza aurkituko genukeela! -Pertsona batzuek ere oso sakonean dute bihotza, ezta? -Esan liteke! -Entzun orain... ñiñiñiñi... lurra negarrez ari da? -Ez, anaia ...

Batzuetan unibertsotik bueltaxka bat ematen dut. Unibertsoa tolestuta dago, kotxeko ateko zuloan daramadan mapa edo ganbarako kutxa zaharretan gordetzen ditugun planoen antzera. Liburu bat irekitzea teleskopiotik begiratzea bezala da, edo mikroskopio batetik, edo zergatik ez, treneko leihatilatik, hegazkineko leihotxotik, edo itsasontziko kamaroteko argi-zulotik…

 

—

Aita onenaren titulu ofiziala

Etiketarik gabe Permalink 0

-Aita, egin dezaket zurekin lo? -Ados! -Pozik zaude? -Bai! -Aitarik onena zara! -Kar, kar... -Ez daukat besterik...! -Ba hori! -Aita, egunen batean triste edo deprimituta bazaude gogoratu aspiragailua ehunka zatitxotan desmuntatu, hautsitako pieza aldatu eta berriro muntatu zenuen egunarekin. Horrek munduko aita onenaren titulu ofizialaren jabe egiten zaitu. -Bai, arrazoi duzu! -Lastima ez zela berriro martxan jarri, baina berdin dio. -Bai, berdin dio. Ondoloin! -Ondoloin!