• Pla-pli-plo!

    , , Permalink 1

    "Bat batean ihesbiderik gabe ginen, inguratuta... Inguratuta bai, baina nork inguratuta? Hori zen okerrena, ezjakintasuna! Zer egiten genuen han? Nola iritsi ginen?" Etsaia krudela eta zorrotza zen, gupidarik gabekoa. Derrepente, ffffu! Bero kolpe batek bere lagunak desagerrarazten zituen, ffffu! Banan-banan, ffffu! Errukirik gabe. Bere betiko lagunak, jaio zenetik ezagutzen zituenak. akabo, kaput. Eraso horren aurrean bizirik ...

  • “Ahatetxo itsusiaren ipuinean erabat obsesionatuta izan nau beti inoiz ez dela argitu nor izan zen arrautzak aldatu zituen kabroia.”

    —
  • Zuen marketara, prest… pun!

    Minutu gutxi falta dira. Estadio osoko komunetako hotsa entzuten dut nagoen tokitik. Eskarmentua hartuta beharko nuke dagoeneko, baina keba, adrenalinak gora egiten dit une honetan beti, nire bihotzaren taupadek formula bateko kotxe baten motorra dirudite. Lasai hartzen dut arnasa, sakon, urduritasuna kontrolatu nahian. Lerrokatuta gaude denak, kamera gure aurretik igarotzen da, bakoitzaren aurrean geldiune bat ...

  • Mamu bat eta hiru Olentzero!

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Agurea egongelako kulunkarian eseri zen, poliki, oraindik hezurretako mina balu bezala. Ahaztu egiten zuen beste gauza asko bezala mina iraganeko gauza zela, ez  zen ba erraz ohitzen berrikuntzetara. Eta bat batean desagertu egin zen, nahita, jakina. Agertu, desagertu, agertu, desagertu eta agertu beste behin. Ikusgarri mantentzea erabaki zuen, hasperen egin zuen. -Mamua izatearen lanbide hau bada ...

  •  

    “Izugarri kostatu zait, izugarri, baina azkenean konbentzitu ditut seme-alabak Olentzero existitzen dela, eta ni naizela.

    Ni naiz Olentzero, opariak dakarzkizuena. Atzoko, gaurko eta biharkoak…

    Gabon, zintzoegiak ez izan!” 

    —
  • Inspirazioa

    Etiketarik gabe Permalink 0

      Beti bezala, abisatu gabe, nekatuen nagoen egunean, bezperan lo beranduen hartu dudanean, ahulago nagoenean, edo tristeegi, baina horrek ez du axola... derrepentean, morroia agertu eta hitzak idazten hasten da, guztiak elkarren artean lotuta, elkarri lotuta; ez dakit nondik irteten den baina beti irtetetan da, edo agertzen den, edo azaltzen den, zera hori bere aurpegi latzarekin ...

  • Zelanda Berria

    Etiketarik gabe Permalink 0

    -Zatoz, egin dezagun tunel bat ihes egiteko, yogurra jateko erabili dudan goilaratxoa daukat! -Seguro zaude? -Gau osoan zulatzen badugu Zelanda Berrian agertuko gara, etxeko mapamundian ikusi dut!

  • Gate munstroa

    , , Permalink 0

    Gauak luze jo zuen, luzeegi, astuna, neketsua. Begiak bildu nahi eta ezin hori ezagutzen duzue, ezta? Horixe gertatu zitzaidan. Hantxe nengoen ni, lo egin nahian. Alde batera. Bestera. Buruz gora. Buruz behera. Esnea edan. Ehun flexio… ondo da, hogei bat… gorputza nekatzea komeni izaten da… alperrik. Bat batean hots arraro bat. Marmarra entzun nuen ohe ...

  • Barne bakarrizketa publikoa

    , , Permalink 0

    Bai, banoa nire bakarrizketarekin… nire barne bakarrizketa publikoa! Txepela dela esango duzue, barregarriegia, ez dela egia, handik kopiatu dudala, irrigarria dela baina ez duela barrerik eragiten, ederregia delako egia esan, zerbait ederregia izan ahalko balitz bezala, eta ederra den hori orduan zatarra balitz bezala. Baina jakina, ederra den hori ezinezkoa delako da zatarra, baina bada, posible ...

  • Ahanzturak

    , Permalink 0

    Ixabel etxetik goiz irten eta aintzirako ontziralekuan esertzen da eguneroko ibilalditxoaren ondoren. Eta hantxe egoten da haizeak uretan marrazten dituen bideei begira. Urteak eta urteak gauza bera egiten Ximon joan zenetik. Lehen Ximonek egiten zuena orain berak egiten du. Ximonek itsaso txikia deitzen zion etxe ondoko aintzirari. Ximonek esaten omen zuen egunero egunero haizeak bide berdinak marrazten zituela ...