• Ostiralero

    , , Permalink 0

    Ostiralero parkeko banku berdinean esertzen zela esan zidan Doloresek, haritza zaharraren parean. Urteko ostiral guztietan gauza berdina egiten zuela. Liburu batekin hantxe eseri. Irakurri. Ahaztu. Negu, udaberri, uda eta udazken. Iazko udazkenean lorazain berria hasi omen zen parkean. Hasieran ez omen zuen ikusten, entzun egiten zuen. Bere haizegailuarekin ibiltzen omen zen parke osoan zehar hostoei putz ...

  • Ziztu bizian!

    , Permalink 0

    -Zuk zer nahiago duzu, ziztu bizian joan eta erregaia amaitzea ez iristeko arriskuarekin edo poliki joatea erregaia aurreztuz iritsiko zarela jakinda? -Ba... poliki joan eta iristea! Ze axola dio ordu bete beranduago iristea iristen bazara? -Baina abentura eta abiadura demasak dira! Poliki joatea aspergarria da! -Jope... bizitza poliki doa, baina gauza dibertigarriak egiten ditudanean agudo noala sentitzen dut. -Hara! Egia da! Niri ...

  • Arrautza

    , , Permalink 0

    Ez ba, ezinezkoa zait. Idaztea. Idaztea ez, idazten hastea. Sukaldeko tiraderan begiratzen dut, arnasari eusten diot, hiru madalena jaten ditut... Eta infusio bat hartzen badut? Ez ditut infusioak gogoko, ura edatea iruditzen zait, saldarekin berdina gertatzen zait. Bai, kafea ere horixe da. Baina kafea.. Arazo serio baten aurrean nago. Irudia, taupadak, begiak itxita… ezer, ez zait ezer okurritzen. ...

  • Ateak, milioika ate!

    , , , Permalink 0

    Gauean. Berandu. Oso berandu. Arnasestuka. -Aitaaaaaaa....!!! Ohetik jaiki eta bere gelara noa. -Aita, ezin dut lorik egin! Zer egingo det? -Ez dakit, baina atera kontuak, munduko zozomikoterik zozomikoteenak ere lo egiten du. Ez larritu lo egiteagatik. Jende guztiak egiten du. Ez pentsatu. -Ez pentsatzeko? Hori da arazoa. Ezinezkoa zait pentsatu gabe egotea. Gauza zoragarriak etortzen zaizkit burura. Izugarriak ere bai ...

  • Maleteroa

    , , , Permalink 0

    Tarteka baten batek galdetzen dit ea nola okurritzen zaidan egunero idazteko gauza berri bat. Ez dut erantzuten jakiten. Ideiak lanbidearen ajeagatik edo hobeto esanda, gidoigile izateagatik etortzen zaizkit segurona. Gaur adibidez. Kotxe bat ikusi dut kotxe gainean maletero luze zabal bat zeramana eta pentsatu dut: Zer eramango ote du tipo horrek hor barruan? Ezinezkoa da ...

  • Apaleko munstroa

    , , , Permalink 0

    Munstro bat bizi da nire logelan. Urteak dira lasai lo egin ezin dudanetik, nahiz eta amak esan aurreko astean hasi nintzela kexaka. Dena den nik neurriak hartu ditut, lehenengo gauza garajeko lantresnen armairutik linterna hartzea izan da. Andonik munstro beldurgarrienei ere argiak beldurra ematen omen diela esan zidan, eta burkoaren azpian gordetzen dut. Badaezpada. Ama ...

  • Zerrenda

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Zeri helduko diot lehenengo? Ez dakit zer egin. Nondik hasi. Gauza txiki asko egiteko ditudanean beti gertatzen zait gauza berdina. Ez dut jakiten nondik hasi. Seguru aski egin behar dudan gauza txiki guztien artean badagoelako gauzaren bat, zerbait, nagia ematen didana. Banketxera joan, tiraderako torlojua estutu, , udaletxera joan, isuna ordaindu, deiren bat egin beharra, semeak ...

  • Pentsamendu bat

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Oraintxe gertatu zait. Leihotik begira nengoela irribarrea sorrarazi didan zerbait ikusi dut. Eta pentsamendu bat etorri zait; pentsamendu bat baino gehiago dena, aterik ez duena, ez katerik, ez sokarik ez eta errealitatearen zantzurik ere, denboran zehar bidaiatzeko modu bat dena; eta pentsamendu horrek pentsatu du: aitari deitu eta leihotik ikusi dudana kontatuko diot. Hari ere irribarrea ...

  • Hotzikarak

    , Permalink 0

    Maleta ohe gainean jarri du. Irekita, zabal-zabal eta huts-hutsik. Bera ondoan, ohe bazterrean eserita, armairura begira. Zintzilik soinekoak, apaletan jertseak, beste apal batean frakak... ez daki nondik hasi. Maleta bete eta alde egingo du. Erabakia hartuta dauka. Urrutira joango da. Itsaso aldera. Bai, beti gustatu izan zaio itsasoa. Goizero jaiki eta hondartzan paseatuko da. Bere oinatzak ...

  • Eulia

    , Permalink 0

    Lo nago. Euli baten burrunbak esnatzen nau; Tziiiii eta tziiiii... Astuna da, belarri ondoan dabilkit. Astuna, euli guztiak dira astunak. Berezkoa dute. Tziiiii eta tziiiii... "Harrapatuko dut" esaten diot neure buruari. Tziiiii eta tziiiii... Baina eulia mantsoegia da; eskua luzatu dut hau harrapatzeko, zast, baina nire eskua azkarregi iritsi da euliak egon beharko lukeen lekura, eta bera ez da iritsi oraindik. Tziiiii eta ...