Eusebio, goizari koska egiten zion pala baten zaratarekin esnatu zen. Ez zen zozoaren kantua, ez eta putzuko bonbaren triki-traka; metala zen, ezin egona zen. Bizarra egin gabe jantzi, betiko bota beltzak jarri eta etxetik kanpora irten zen. Atzo heltzen ari ziren baben tokian gaur zinta gorri eta kasko horiak zeuden. Txaleko fluoreszentea zeraman gizon batek ...


