Gu

Etiketarik gabe Permalink 0

Ez dakit noiz hasi zen denbora hain agudo korrika. Batzuetan pentsatzen dut arrazoirik gabe barrez hasi ginen hartan hasi zela, guztia eusten zuen begirada hartan. Dena kabitzen zen gela txiki hartan: ohea, bi katilu eta egin ez genuen promesa hartan; ez genuen esan dagoeneko gertatzen ari zelako. Ordutik denbora asko pasa da, eta oraindik sinestezina ...

Ordua

Etiketarik gabe Permalink 0

Urriko azken asteburua. Ordu aldaketa. Guztiek ordulariak atzeratzen zituzten, baina berak ez. Berak aurreratu egin zuen. Ez zen despistea izan, bulkada bitxi bat izan zen, denboraren kontrako errebeldia moduko bat. “Zergatik atzera egin?” esan zion bere buruari. Horrela ba, mundu guztiak ordubete gehiago lo zegoela, bera, hurrengo egunean etorkizunean jaiki zen. Goizeko seietan, zerua oraindik beltz ...

Maleta bat

Etiketarik gabe Permalink 0

Maleta begiratzen du. Irekita dauka ohe gainean. Barruko oihala gris eta zirpildua dago. Urteak dira irekitzen ez duela. Iristen edo badoan goizaldearen itxura osoa du. Ez dago txartelik, ez dago jomugarik, ez dago maparik; gauza bakarra dago bere buruan, isilik eta setati: joan beharra. Poliki dabil gelan gora eta behera aurkituko ez duen erantzun baten bila. ...

Iratzargailua

Etiketarik gabe Permalink 0

Iratzargailuak tiro bat jo zidan. Goizeko seiak ziren, eta ohituta nengoela uste banuen ere, goiz horretan unibertsoak jarri zidan gustu txarreko lehergailu bat izan zen hura. Begiak itxi nituen; itxaropena nuen, iratzargailua, nire arreta faltagatik minduta, isildu egingo zela. Eta ez, jakina. -Bost minutu gehiago… -esan nion marmarka burua moztu aurretik errukia eskatzen duenaren ahotsaz. Ordulariak, bihotz ...

Sustraiak

Etiketarik gabe Permalink 0

Lur azpian sustraia lo dago. Haziaren antzinako taupada gordetzen du, euriaren ahotsa, jatorriaren dardara. Zuhaitza zerura begira dagoen bitartean, berak memoriari eusten dio… Dantza pauso-segida bat baino harago doa. Dantza herri oso baten taupada da. Ez da eszenatokietan jaiotzen, ez eta neurtutako koreografietan ere; plazetan baizik, bideetan, musika irribarreekin nahasten den tokietan. Dantza, ondoan zurekin ari ...

Lilia eta ni

Etiketarik gabe Permalink 0

Mundua lekuz aldatu izanaren sentsazioaz esnatu nintzen. Ospitalean esnatzea izenik gabeko toki batera itzultzea bezala izan zen. Ez nekien zenbat denbora egon ote nintzen lokartuta, ez nekien ametsik egin ote nuen ere. Sentsazio bat bakarrik: gorputzaren pisua, zuriegia zen argia leihotik sartzen eta inguruko makinen hotsa. Segundo batzuk behar izan nituen non nengoen ezagutzeko, zergatik ...

Segundo bakan hartan

Etiketarik gabe Permalink 0

Goiz hartan, eguzkia esnatu aurretik irten zen etxetik. Herria lo zegoen oraindik, eta farolen argi laranjek gaueko euriak sortutako putzuetan egiten zuten isla. Makulu lanak egiteko makil ihar bat lurretik jaso zuen, eskuarekin garbitu eta eliza ondoko bidea hartuta mendi muineraino abiatu zen. Buruan zerbait ostikoka hasten zitzaionean egin ohi zuen bidea zen hura. ...

Arratsaldeko airea

Etiketarik gabe Permalink 0

Atea kolpean itxi zen. Ate hotsak ohikoa baino sakonagoa zirudien. Oihartzuna airean zintzilik geratu zen; pasabideak zeharkatuz, argazkien markoak laztanduz. Hainbestetan, barreak, eztabaidak eta konfidentziak jaso zituen sofaren larruan pausatuz. Bikotea ez zen mugitu, atearen ondoan, isiltasun berri horri adi. Urte askoren ondoren ez zen etena, protagonista zen. Ez zegoen tristurarik, ez eta poztasunik. Beste ...

Youssef

Etiketarik gabe Permalink 0

Youssefek hantxe jarraitzen zuen, zutik, porlanezko bloke baten gainean, denborak han iltzatu izan balu bezala. Airean errauts usaina zegoen, burdin errearena; eta garai batean ahotsak gordetzen zituzten hormek orain hautsitako eskeletoak ziren. Gerra aurpegirik gabeko pizti baten antzera pasa zen bere kaletik, ateak, memoriak eta kantuak erauziz. Ordutik guztia geldik zegoen, haizeak dantza arazten zuen ...

Itsasargia

Etiketarik gabe Permalink 0

Itsasargia beti izan zen etxe bat baino gehiago: harrizko taupada bat zen, bere argiaren buelta bakoitzean arnasa hartzen zuen suzko begia. Han jaio zen, han ikasi zuen denbora bristadatan zenbatzen, olatuen marmarrean itsasoaren eta lurraren antzinako ahotsa ezagutzen. Itsasargiak hazten ikusi zuen mareak hazten diren moduan: hasieran lotsati, ausart ondoren, halako batean beste ur batzuei lekua uzteko ...