Garai batean, dei klase hau hasi zenean, “ez, eskerrik asko!” erantzuten nien eta eskegi. Bai, dei komertzialez ari naiz. Batzuetan ordea, bost minuturen buruan hiru dei izaten zirenean, aitzakiak asmatzen nituen. “-Afal ordua da eta katua izokinari begira dago, aio”. Adibidez. Baina azken aldian nire aldartea aldatzen hasi zen. Erabat. Telefonoz bestaldeko saltzailea bere ikasitako diskurtsoarekin hasi orduko, ...


