Ihesaldi eguna

Etiketarik gabe Permalink 0

Beraien gorputzak ohe gainean erortzen entzuten dudanean, horixe da unea; logelara sartu eta nire begiak koltxoiaren gainean kokatzen ditut. Orduan adi-adi begiratzen dut. Beren begiak nireekin gurutzatzen direnean ohe gaineko “jolasa” eten egiten da. -Ezin dut! -esaten du neskak- ezin dut hor jarrita guri begira badago! -Ez digu enbarazurik egingo… begira nola nagoen! -erantzuten dio nire nagusiak hankartea ...

Familia ugaria

Etiketarik gabe Permalink 0

“...atzaparra aurrera luzatzen du, bere atzealdeko hankak berriz lurrera ondo kateatuta, adatsak airean dantzan eta marru egiten du ozen. Errekan ura edaten ari den hegazti-saldo migratzaile batek izututa zerura bidean doa ihes. Bere ondokoak hankaz lurra kolpatzen du hondar hauts laino bat altxatuz, honek ere marru egiten du buztana astinduz. Zebra-taldeak ihes egiten du galopan ...

Igela

Etiketarik gabe Permalink 0

-Zer sartu duzu poltsikoan? -Igel bat! -Igel bat? Etxera eramango duzu? -Zergatik ez? -Nahi duzuna! Eta zer egingo duzu berekin? -Oraindik ez dakit, pentsatuko dut! -Bihar ordu berean parkean? Dentistarengana noa! -Izorrai! Bihar arte! Bakoitzak bere etxerako bidea hartu zuen. Etxera iristean ama egunkaria irakurtzen ari zen. -Goiz zatoz… -bota zion amak. -Mikelek dentistarengana joan behar zuen. Eta aita? -Bazkaria prestatzen… -Aita!! Zer dago bazkaltzeko? Aita sukaldetik agertu ...

Amildegira begira

Etiketarik gabe Permalink 0

Askotan zeharkatu dut Ormaiztegiko zubia. Baina inoiz ez oinez. Inoiz egon gabe nengoen hemen, zubiaren erdian, geldik, amildegira begira. Ez nuke jakingo zenbat metro dauden… Berrogeita hamar? Gehiago? Gutxiago agian? Tira, nahikoa, seguru, gehiegi. Hotza egiten du, jakina, udaberrian gaude, eguraldi ederra bai, baina haizea fin dago, goizeko ordu hauetan are gehiago. Arropa nahikoa badut ...

Saria

Etiketarik gabe Permalink 0

-Kaka zaharra! -bota zuen Perez jaunak. -Gelditu kotxea berehala! Gelditzeko agindu dizut!! Betaurrekoak galdu ditut!! Leihotik erori zaizkit! Perez jaunak txistua irentsi zuen, urduritu egin zen. Bere urrezko betaurrekoak galdu zituen. Ez ikusteko behar zituelako, emazteak oparitutakoak zirelako baizik, haren aitak berari emandakoak. Baina berandu zihoan asteroko herriko aberatsen topaketara.  -Berandu gabiltza, Perez jauna… -bota zion txoferrak. Eta ...

Horrela balitz…

Etiketarik gabe Permalink 4

Oroitzen dut beste bizitza batean nahi ez nuen tokietan egoten nintzela, ez orain bezala; orain nahi dudan tokian nago. Oroitzen dut beste bizitza hartan ez nuela sentitzen nuena esaten, ez orain bezala; orain badakit plazera ematen duela sentitzen duzun hori esateak. Beste bizitza hartan derrigorrezko besarkadak ematen nituela ere oroitzen dut, orain berriz gogoak ematen didanean besarkatzen ...

Gaur

Etiketarik gabe Permalink 0

Egongelako sofan botata nago, nire ondoan liburu bi, koaderno beltza, apunteena, boligrafoa, beltza hau ere, eta semeak jaso gabe utzi duen gitarra; pentsamenduak ere bueltaka, era guztietakoak, noraezetik noraezera eramaten zaituzten horietakoak; tira, eraman edo ekarri, hori ere ez dakit, ah, eta ordenagailua ere hortxe, pizturik magalean, baina ez dakit zerbait idatziko dudan edo telesailen ...

Babarrunak

Etiketarik gabe Permalink 0

Sinesgaitza da, bai, baina horrela gertatu zen. Irratietan, telebistetan… esatariek ez zuten beste konturik, estralurtarren erasoa berehalakoa zen. Ni, etxe azpiko gotorlekura eramateko jan-edanak pilatzen ari nintzen kartoizko kaxa handi batean. Ordu batzuk, egunak, hilabeteak… zenbat egun iraungo ote zuen egoera honek? Nork jakin! Baina hondamendi handiago baten aurrean nintzen bat-batean. Toth, gure etxeko txakurra, ...

Hamlet, laburrean

Etiketarik gabe Permalink 0

Lehen ekitaldia, VI. agerraldia   Hamlet sartuko da ezpata eskuan duela. HAMLET: Klaudio!! Klaudio!! Zatoz berehala!! Klaudio sartuko da. KLAUDIO: Hamlet! Deitu egin nauzu? HAMLET: Bai, deitu egin zaitut! KLAUDIO: Eta? Zer nahi duzu? HAMLET: Zuk akabatu al duzu nire aita? KLAUDIO: Tira, esateko modu bat da, bai… HAMLET: Beraz, gauzak horrela, ez daukat beste irtenbiderik… KLAUDIO: Zer? Mozkortu? HAMLET: Edateari utzi diot aspaldi… duela orduerdi hain zuzen ere! KLAUDIO: Orduan? Zein da duzun irtenbide bakar hori? HAMLET: Hauxe! Hamletek ezpatarekin ...

Plastikozko maitasuna

Etiketarik gabe Permalink 0

-Ei… Moli… bai? -Ez, Sara, ez… segurtasun zaindaria lentzeria sailean dabil kuxkuxean oraindik… -Allakuidaus, ezin dut gehiago, egun osoa kanpin-denda honen ondoan makurtuta eman dut, bizkarra txikituta daukat! Sara tente jarri eta ostiko bat eman zion plastikozko eserleku tolesgarriari, jauzi txiki bat eman Moliren ondoraino. eta irribarre eginez eskua ipurdian jarri zion. -Harrapatu egingo gaituzte, ikusiko duzu! -bota zuen ...