Aplikazio berriak

Etiketarik gabe Permalink 0

Gaur teknologiari heltzea erabaki dut. Smart-phone delakoen munduan murgiltzea. Izan ere badira asko laguntzen gaituzten aplikazioak; dietari sendo eusten laguntzen digutenak, frantsesa dominatzera eramaten gaituztenak… bai, erabilgarriak oso, baina mugatuak, baina kito. Pauso bat aurrera egin daitekeela uste dut. Hona proposamen batzuk. Galtzerditozeitor: Nahikoa da mugikorrarekin ohe azpira apuntatu eta galduta dauden galtzerdi eta barruko arropak ...

Kolesterola

Etiketarik gabe Permalink 0

Bizitza ironia txikiz beteta dago, gainezka esango nuke nik. Analisiak jaso behar nituen egun berean, andregaiaren gurasoen etxera afaltzera joateko gonbita nuen, bere familia barazki-jalearen etxera. Ah! Medikuaren “gomendioa”? Haragi gehiegi jaten nuela eta kolesterola orekatuko banuen barazkiei aukera bat eman beharrean nengoela. To! Ez al da kasualitatea? Eta hantxe nengoen, niri begira zeuden barazkiz betetako ...

Egur-ezpalak

Etiketarik gabe Permalink 0

Aspaldiko kontua da, oso aspaldikoa, istorio hau hasi baino aurrekoagoa. Neskato hura bere aitarekin bizi zen basoaren erdian, bere garaian artzain txabola izandako etxetxo batean. Bere ama bera jaio eta gutxira hil zen. Aita egurgilea zen eta askotan egun osoa ematen zuen etxetik kanpo ebaki beharreko zuhaitz mardulen bila. Bizitza gogorra zen, ingurua lehorra zen, ...

Benetako “istorioak”

Etiketarik gabe Permalink 0

Nire ondoan eserita zegoen lagunak, garagardo pitxarrari trago luzea eman ondoren, sorbaldatik heldu eta mihiarekin bibotean zuen garagardo aparra garbitzen zuela esan zidan: -Une gogorrak, oso gogorrak bizi izan ditut. Nire bizitzaren historia idatzi beharko zenuke. -Egingo dut, Euxebio, -esan nion -oraintxe egingo dut! Garai hartan beti eramaten nuen gainean koaderno bat eta boligrafoa, eta Euxebiok bere bizitzaren ...

Bizitzaren formula sekretua

Etiketarik gabe Permalink 0

-... -Ezin duela telefonoz hitz egin esaten du! -Zergatik ez? -Ba harrikoa egiten dagoelako! -Baina esan al diozu Galaxia Batuetako Lehendakaria naizela? -Esango ez nion ba! Jakina! -Eta zer esan du? -Ba harrikoa amaitu arte ezin duela zurekin hitz egin! -Agure zahar malapartatua! -gehitu du marmarka Lehendakariak. -Barkatu, barkatu… -Ez zaio asko falta… nik egingo nuke, baina asko kostatu zitzaidan zuk deitu bezala agure ...

Laura

Etiketarik gabe Permalink 0

Izugarrizko hotza egiten zuen. Itzela. Beraz, etxera eramango ninduen azken autobusaren zain kale-gorrian egon beharrean bidearen beste aldean zegoen kafetegian, epelean, kafesnetxo bat hartzea pentsatu nuen. Eskatu eta zain nengoen bitartean nire atzean, mahai batean zegoen gizon batek telefono mugikorra hartu eta ozen hasi zen. -Karlos? Xabier naiz. Laura, itzuli da. Haserre dago. Oso haserre. Sutan ...

Paperezko hegazkinak

Etiketarik gabe Permalink 0

Lagun ezezagun hori… Ez digute gutunik idazten uzten, horregatik paperezko hegazkinak. Agian inork irakurriko ez dituen paper hegalariak. Gaur osteguna da. Hori esan dit amak behintzat. Dena den, niretzat hemen barruan egun guztiak berdinak dira. Ez da eskola egunik, ez da jaiegunik. Batzuetan gaua edo eguna den jakitea ere zaila izaten da. Hori bai, hotza egiten ...

Jarri maskota bat zure bizitzan!

Etiketarik gabe Permalink 1

Otsailak 7. Hileroko adopzio eguna zen. Mikela, azken maskotaren uhala hartu eta aspaldiko partez zaindegira bertaratu ginen. Pena ematen zuten, hantxe zeuden guztiak guri begira, eutanasiarako programatuta, hain harrituta, hain beldurtuta, hain galduak. "Nola uzten dituzte horrela, abandonatuta, heriotzara kondenatuak?" Morko semea eta biok korridoretik gindoazen hirunaka pilatutako kristalezko kaiolen ondotik. Asko zeuden, tamaina guztietakoak, ...

Zer falta da?

Etiketarik gabe Permalink 0

Detektibeak jakin-minez begiratzen zuen emakume negartia. -Bai, jauna! Hori da gaizkileak eraman duen guztia. Gartzia detektibeak burua astintzen zuen luxuzko apartamentua begiradarekin goitik behera arakatzen zuen bitartean. “Nola liteke zapata bakar bat lapurtu izatea?” -Mesedez, emakumea, begiratu ondo! -Berriro? -Bai, berriro! Emakumeak hasperen egin eta berriro kontatu zion detektibeari duela 5 minutu kontatutako berdina.  Bart Antzoki Nagusian ospatutako urteroko benefizentzia opera ...

Gin-tonica ontzi zabalean!

Etiketarik gabe Permalink 0

Emazteak asalduraz deitu zionean, Alfredo berehala irten zen sukaldetik. Ziur zen Maiteren, emaztearen asaldurak esperimenturen batekin zuela zerikusia. Beti saiatu izan zen emaztearen esperimentuekiko interesa erakusten nahiz eta ezagututa ere ezer ulertzen ez zuen. -Bai, Maite, zer duzu? –galdetu zuen emaztearen lan-txokora iristean. –ikerketa ondo al doa? Berririk? -Amaitu dut… amaitu dut! Begira! Alfredo harri eta zur geratu ...