Markel naiz, 14 urte ditut eta hementxe nago komunean sartuta kisketa itxita eta ispiluari begira. Zergatik? Nola liteke? Arren munduko gurasook, ahaztu behingoz ezpainetako barrak. Ahaztu, ezpainetako barra batek hankaz gora jarri dezake zoragarria izan zitekeen zuen seme-alaben etorkizuna. Alokairuzko etxe batean bizi naiz mendi artean galdutako herri txiki batean. Nire gurasoek apenas ordaindu dezakete alokairua. ...


