Kale zaharreko izozki dendan ezagutu ginen. Ilaran zegoen bera ere, nire aurrean bera. Saltzaileak zer nahi zuen galdetu zionean, galduta bezala, buelta eman eta nik zer eskatuko nuen galdetu zidan. -Mango eta esne-gaina. Berdina eskatu zuen eta nirea ere ordaintzen tematu zen. Behin horrela hasita elkarren ondoan eseri ginen kanpoan zegoen terrazan. Ez zuen hitzik egin hasieran ...


