Lagun ezezagun hori… Ez digute gutunik idazten uzten, horregatik paperezko hegazkinak. Agian inork irakurriko ez dituen paper hegalariak. Gaur osteguna da. Hori esan dit amak behintzat. Dena den, niretzat hemen barruan egun guztiak berdinak dira. Ez da eskola egunik, ez da jaiegunik. Batzuetan gaua edo eguna den jakitea ere zaila izaten da. Hori bai, hotza egiten ...


