Saga baten amaiera

Etiketarik gabe Permalink 0

Oskar 22 urterekin zendu zen. Umezurtz geratu eta urte bete beranduago. Familia aberats bateko semea, beti izan zuen nahi izan zuen guztia eta nahi izan zuenean; eta guztia, nahi izan zuelako bakar bakarrik. Kito. "Nahi badut, ba dut". Hori zen bere leloa. Bere bizitzako alderdi guztietan zituen abantailak. Ez noa zerrendatzera denbora galtzea delako, baina ...

Azaroak 27 gaur ere

Etiketarik gabe Permalink 0

Kanposantutik nator. Kristal hautsiak eta hesi erdoilduak non nahi. Ixiltasun hortan inoiz han izan zirenen oihartzuna entzuten da oraindik. 75 mailako eskailera igo dut zu ez zauden tokira... hauxe ez zauden tokitik ikusi ezin duzuna... Pena, askotan beste zeozertan gaudenean iristen da, jolasean, irakurtzen, barrezka. Pena itsasoko marea bezalakoa da. Beti iristen da bere orduan, baina beti harrapatzen gaitu ...

Jupe!

Etiketarik gabe Permalink 0

Arnasestuka iritsi naiz alabaren Jiu-jitsu klasearen irteerara berandu nenbilelakoan, baina ez. Hantxe nengoen aldageletan. Beste guraso batekin berriketan, kontatzen ari nintzaion nola bere semea ezagutu nuen aurreko batean. Berak, bere semeak, ez zuela Jiu-Jitsua gustuko, nahiago zuela Karatea. Baina, zer egingo diot nik, ez naiz zuzenean hariari heltzen diedan horietakoa, itzulinguru bat egin izaten dut, ...

Negua joan da

Etiketarik gabe Permalink 0

Agureak, ispiluari begira bere ile urdindua orraztuz irribarre egiten du goizero. Egunero aurkitzen du zimur berriren bat, eta horrek poza ematen dio. “Zimur bakoitza estropezu bat da, irribarre bat, bizitza da!” esaten dio bere buruari irribarrez. Ondoren bere sukalde xumeko beheko suan berotuko ditu eskuak. Hotz egiten du, negua da. Amantziok 74 urte ditu, bera ...

Dango eta tximeleta urdina

Etiketarik gabe Permalink 0

Dango galdu egin da. Duela minutu gutxi batzuk bere ikaskideekin zihoan Dodo irakaslearekin basoan zehar. Dodo irakasleak elefante txikiak basoan zehar eramaten ditu indiar lerroan. Egunero elefantetxo desberdin bati ematen dio guztien aurretik joateko ardura. Kasu honetan, gaurkoan, Dinga izan da aukeratua, berak izan du guztien aurretik joateko ohore eta ardura. Honen atzetik Dengu doa Dingaren ...

Xanti mediuma

Etiketarik gabe Permalink 0

Xanti mediumak bere behatzarekin gelako bazter bat erakutsi zigun. -Begira! Hor zerbait dago! Zerbait… zerbait… izugarria, beldurgarria… Lastargi batek norabide hartan argitu zuen. Hil-oihal batek gugana begiratu zuen. Horrela ematen zuen behintzat. -Zer da? –oihukatu zuen gazte ilegorri batek. -Lasai… egon isilik… -esan zuen Xanti mediumak. Besoak ireki eta inor ez gerturatzeko agindu zigun. -Nor zara zu? Zergatik zaude hemen? ...

Orro eta kurrin

Etiketarik gabe Permalink 0

Potti arrosa koloreko txerri gaztea zen, beti txerramak esaten zionaren kontrako egiten zuena. A esaten bazuen B zen. Gora bazen, berak behera. Ezkerrera? Ba ez, eskuinera. Udako arratsalde beroa zen. -Buelta bat ematera noa, ama! -Badakizu arratsaldean osaba Urdixen etxera goazela, ez zikindu! Eta han joan zen gure Potti. Dutxatik irten berri, arros-arrosa. Baina beroa egiten zuen, bero handia, ...

Arraildurak eta pitzadurak

Etiketarik gabe Permalink 0

Akatsak aurkituko dizkidazu. Asko dauzkat. Nik baino hobeto nork jakingo du gaizki dagoena bakarrik ikusten badut? Gertutik ere ez naiz hurbiltzen inolako giza formako perfekziora. Baina inperfekzio honek ematen dit begirada arrunta, hilkorra, topikoa esango nuke. Adin batetik aurrera nire akatsekin harro egoten hasi nintzen. Eta horrela behar du, izan ere badaude arrastoak, oinatzak gainetik ...

Dadoa

Etiketarik gabe Permalink 0

Gutxien espero duzunean, hortxe, tak! Guztia antolatuta duzunean, nora joan, nola, norekin, zast! Harrapatzen zaituzte eta okerrena dena, harrapa zaitzaten utzi behar duzu. Horretan omen datza kontua! Bizitza puta hau! Beti ziztu bizian goazelako, laukitik laukira, une oro dadoa botatzen jarraitu behar dugula buruan nork sartu zigun jakin gabe. Etenik gabe. 4, 3, 6, 5… ...

Eskuko zirrikitutik begiratuta

Etiketarik gabe Permalink 0

Simonek begiak irekitzean bere aurpegitik zentimetro gutxi batzuetara zetorkion metal zorrotza ikusi zuen. Hasieran ilusio optiko bat izan zitekeela pentsatu bazuen ere berehala konturatu zen egiazkoa zela, objektua eskuarekin heldu eta eskua gurina balitz bezala batetik bestera zeharkatu zionean. Iltzatuta geratu zitzaion, kendu nahian zebilen, eskua erre zion, ondoko iturri azpian sartu eta punta zorrotzeko ...