Arraildurak eta pitzadurak

Etiketarik gabe Permalink 0

Akatsak aurkituko dizkidazu. Asko dauzkat. Nik baino hobeto nork jakingo du gaizki dagoena bakarrik ikusten badut? Gertutik ere ez naiz hurbiltzen inolako giza formako perfekziora. Baina inperfekzio honek ematen dit begirada arrunta, hilkorra, topikoa esango nuke. Adin batetik aurrera nire akatsekin harro egoten hasi nintzen. Eta horrela behar du, izan ere badaude arrastoak, oinatzak gainetik ...

Dadoa

Etiketarik gabe Permalink 0

Gutxien espero duzunean, hortxe, tak! Guztia antolatuta duzunean, nora joan, nola, norekin, zast! Harrapatzen zaituzte eta okerrena dena, harrapa zaitzaten utzi behar duzu. Horretan omen datza kontua! Bizitza puta hau! Beti ziztu bizian goazelako, laukitik laukira, une oro dadoa botatzen jarraitu behar dugula buruan nork sartu zigun jakin gabe. Etenik gabe. 4, 3, 6, 5… ...

Eskuko zirrikitutik begiratuta

Etiketarik gabe Permalink 0

Simonek begiak irekitzean bere aurpegitik zentimetro gutxi batzuetara zetorkion metal zorrotza ikusi zuen. Hasieran ilusio optiko bat izan zitekeela pentsatu bazuen ere berehala konturatu zen egiazkoa zela, objektua eskuarekin heldu eta eskua gurina balitz bezala batetik bestera zeharkatu zionean. Iltzatuta geratu zitzaion, kendu nahian zebilen, eskua erre zion, ondoko iturri azpian sartu eta punta zorrotzeko ...

Zenbat buru, hainbat aburu!

Etiketarik gabe Permalink 0

-Josebe eta Marian urtero joaten dira Port-Aventurara. -Maitanek sei seme-alaba ditu eta zazpigarrenak zorte ona ekarriko diola seguru dago. -Sakatok argi dauka Tokion dagoen Eiffel dorrearen erreplika Parisen dagoena baino ederragoa dela. -Jhonsondarrak igandero ematen dute buelta bat. Bakarra. Etxeari. Igandetan baino ez. -Sarak Primarkeko arropa baino ez du erosten. -Piztia eta Ederra Shakespearren dramarik aipagarriena baino hobea dela uste ...

Itsargitik

Etiketarik gabe Permalink 0

Nikolas farozain zaharrak, bizitza osoa eman zuen lan horretan. Itsasargian ematen zituen egunak eta egunak. Itsasertzetik kilometro batera edo zegoen irla edo harri koxkor batean zegoen itsasargia zuen munduko tokirik kuttunena. Itsasoa maite zuen, baina emazteak ez. Itsasoak beldurra ematen zion. Inoiz ez zen itsasargiaren harri koxkorrera gerturatzen ausartu. Nahiago zuen itsaslabarreko etxean bizi. Itsasargiari ...

Kristalezko bola

Etiketarik gabe Permalink 0

Zalaparta izugarria sortu zen herrian “astrologoa” herrira bizitzera etorri zenean. Etorkizuna igartzen zuen “astrologo” horietakoa omen zen. Luki katuak lehen bezeroa izan nahi zuen eta konfiantza osoz gerturatu zen. “Astrologoaren” ondoan zegoen aulkira jauzi eta ahotik txanpon batzuk bota zizkion. -Jauna… miauuu… nire etorkizunaz hitz egingo al didazu? “Astrologoak” kristalezko bola zapi batekin garbitu eta eskuak dantzan ...

Hizlaria

Etiketarik gabe Permalink 0

Horrela esan bazidaten ere, ez nuen oroitzen beste inoiz han hitzaldirik eman izana. Hainbat lekutan izana nintzen hitzaldiak ematen, baina hura ez nuen oroitzen. Tira, oraintxe besteak ere ez, baina tira. Lehendakariak, izena oroitzen ez dudan emakume batek ni aurkezten saiatu zen, baina berak ere ez zuen nire izena oroitu. Tira, ados horretan. Atrilera gerturatu eta hura ...

Zeri ari zara barrez?

Etiketarik gabe Permalink 0

Sekula ezin izan zuen jasan. Oso desatsegina zen beste baten zerbitzura makurtuta bizi behar izana. Beti erdi belauniko, begirada ezkutatuta… erretilua indar guztiekin nagusiaren buruan hautsiko luke. Imajinatu zezakeen. Egur zuriko erretilu zatar borobil hura, katilu, teontzi, koilara eta guzti hezur haragizko buruaren kontra, kraska, hau zartatu arte, indarrez eta zaratatsu. Esnez betetako zilarrezko pitxarra ...

Elkarrekin

Etiketarik gabe Permalink 0

Elkarrekin esnatu eta elkarrekin jaikitzen ginen egunero, zazpietan. Elkarrekin gosaldu, zuk dutxa bat hartu eta ziztu bizian jantzi ondoren lanera joaten zinen. Elkarrekin ez geundenean ezer gutxi nuen egiteko; zure zain egotea baino ez. Elkarrekin ez ginenean zure etxean ibiltzen nintzen batetik bestera, gelatik gelara. Elkarrekin ez ginenean kalez kale ibiltzen nintzen, tabernaz taberna. Elkarrekin ez ginenean hasi nintzen zure ...

Organo emailea

Etiketarik gabe Permalink 0

Izututa eta estututa ginen. Ahozabalik ikusi genituen suhiltzaile, polizia eta anbulantzia, denak batera gure ostatu aurrera iristen argiak dantzan eta sirena joka. Ezustean harrapatu gintuen Orazio zaharraren heriotzak, gure lehenengo maizterra. Baina hainbeste zalaparta? Medikua jauzi batean jaitsi zen anbulantziatik, urduri. Orazio zaharrak utzitako bere organoak bazuela hartzaile bat eta ospitalean omen zegoela zain, larri. Hantxe ...