Pasibo agresiboa

Etiketarik gabe Permalink 0

Joxejabier pasibo agresiboa zen, hori esaten zion bikotekideak behintzat. -Eta nola dakizu zuk hori? Zerk egiten zaitu aditua? –galdetu zuen. -Ba benetan min ematen dizuten gauzak gorde egiten dituzulako, eta hanka sartze txikiekin jauzi egiten duzulako, pantera baten antzera, zure amorrua kanporatzeko. -Adibidez, Froud jauna? Azaldu, azaldu… -Aurreko astean adibidez. Koipez zikindutako zapatekin egongelako alfonbra zapaldu nuenean. Pirinioetako hartza ...

Kalean bestaldeko agurea

Etiketarik gabe Permalink 0

Bere lorategia oihan basatia zen. Ez zituen loreak inausten, belarrak eta sasiek zorua estaltzen zuten.  Berak, teoría, pentsaera argia zuen: izadiari ugalkorra izaten utzi behar zaio. Fruta arbolak zituen, baina zozoek eta lapurtxoriek bakarrik jaten zituzten hango fruituak. Etxaurrea aspaldi konkistatu zuten lorategitik gora zetozen landare igokariek. Izadiak askatasunean, bere kabuz utziz gero zer egiten ...

Hau bero!

Etiketarik gabe Permalink 0

Ohera sartu eta begiak itxi ditut. Elurrak zeruari, klarion txuriaren hautsak arbelari bezala, gris kolorea ematen dio. Mara-mara, etxe aurreko zelai berdea zuriz estali du. Kalera irten naiz. Elurra zapalduko duen lehena naizela konturatu naiz. Ez da beste inor esnatu oraindik. Nire oin markak utziko dituen lehena naiz. Kras… kras… zein hots ateratzen du elurrak zapaltzean… ...

Bururik gogorrena

Etiketarik gabe Permalink 0

Paulo hain burugogorra izatearen arrazoia azaldu beharrean nago; bai, duzuen jakin-min hori nolabait itzali. Batzuen esanetan aita errementari zuelako zen. Beste batzuen esanetan berriz, ama oso egoskorra zen, oso tematia, eta hura arrazoia. Baina azalpen merkeegiak dira. Batzuek diotenez kartzelan egindako egonaldietan hainbeste jipoi jaso zituen, bereziki buruan, orain buru hori garaiezina dela. Azalpen honek funts ...

Arraioa, Gorka!

Etiketarik gabe Permalink 0

Haize kolpe bortitz batek Gorkaren logelako leihoen pertsianak itxi zituen zaratots izugarria eraginez. Jo eta su hasi ziren leihoak kolpatuz. Haizea uluak eta orroak sorrarazten zituen etxeko hormetako egur oholen artean sartzen zenean. Ezin zuen lorik egin hots beldurgarri haiekin, eta hori gutxi balitz hurrengo egunean amona bisitan etorriko zela pentsatze hutsak eta bera iritsi ...

Makarroiak

Etiketarik gabe Permalink 0

Imanol urduri zegoen, oso urduri, geroz eta urduriago. Gose zen, oso gose, eta ama ez zegoen etxean, eta zaindari zituen aitona eta amona ezinean 8 urteko haurra ezin gobernatu. Esan eta esan ari ziren ama iritsi zain zeudela denak batera jatetxera bazkaltzera joateko. -Orain jan nahi dut! Orain naiz gose! –egin zuen oihu Imanolek Piriniotako hartzaren ...

Hortzetako haria

Etiketarik gabe Permalink 0

Polizia agentea kotxetik jaitsi eta Mikeli leihatila jaisteko agindu zion. -Gabon, agente jauna –esan zuen Mikelek irribarre alaiaz –Arazorik? -Sigi-saga zindoazen, errei batetik bestera. -Zer? Ezinezkoa da hori! Inoiz ez dut marra zeharkatzen! -Edaten ibili zara? -Bai… eta ez. -Zer erantzun klase da hori? -Edari berezi bat egiten dugu gure “hagin-batzarretan”! -Hagin batzarrak? -Hilero, lehen asteartean biltzen gara Balsimi jatetxe italiarrean. -Dentista zara? -Ba… baietz esango ...

Larria al da?

Etiketarik gabe Permalink 0

Ez zen oso ohikoa 47 urtetan medikura hain gutxitan joatea, baina joan egin zen, atera kontuak. Landerrek min keinuak egin zituen medikuak sabelaldea ukitu ahala. -Mina? –galdetu zuen medikuak aztertzen jarraitzen zuen bitartean. -Pixka bat bai… -kexatu zen Lander. Mina ez zen oso handia, baina bai oso deserosoa. Medikuak aztertzeari utzi eta bere koadernoan apunteak hartu zituen. -Eta? Larria al da? ...

Kirurgia

Etiketarik gabe Permalink 0

-Zure azala hezurrengandik banantzen ari da, ez da dagoneko lehengo sendotasunez heltzen. Horregatik ikusten duzu zure burua hain zahartuta. Ehunaren euskarria ahultzen ari da, eta horrek erortze geriatrikoa ekarri du. Urtetik urtera gainera okertzen joango da… zure  txakur horren antza izango duzu… nola da… -Shar-Peia? -Hori da! –esan zuen doktoreak. -Baina… baina hori izugarria da! –oihukatu zuen Margarita ...

Kaskoak

Etiketarik gabe Permalink 0

Nahiko mutiko txepela nintzen, umorerik gabekoa. Eta asko ziren izaera haren arrazoiak. Itxurarekin hasiko gara. Ezkerreko belarritik hasi eta eskuineko belarriraino kapa bakarreko alfonbra baten moduan zabaltzen zen ile orraztu eta likatsua. Lotsa ahulgarriak gizartearekiko galaxia bateko distantziara kokatzen ninduen. Edozein mota, kolore eta tamainako pilota bat heldu, hartu, harrapatu, kolpatu, saihestu, jaurti edo eta ...