Polki

Etiketarik gabe Permalink 0

Bere urtebetetzerako, Oierrek txitatxo bat eskatu zuen. Gurasoek jarri zioten baldintza bakarra berak zaindu beharko zuela izan zen. Luma horiak zituen txitatxo txiki bat izan zen Oierren lehen etxeko animalia, Polki. Eskolako gelakide guztiak Polkiren inbidiatan zeuden. 8 urterekin nork ez zuen ba nahiko horrelako bat? Eskolara joaten zenean espresuki egin zion kartoizko etxetxo batean jartzen ...

Okilak Sabanan

Etiketarik gabe Permalink 0

Jon lagunak baino goizago esnatu eta kanpin-dendatik irten zen. Honen atzealdera gerturatu eta hura zen hura ikustaldia. Zoragarria zen infinituraino zabaltzen zen Sabana. Tontor batera igotzea erabaki zuen, handik ikuspegia zirraragarriagoa behar zuen. Tontorrera iristean okilen kabi batekin egin zuen topo. Txitatxoak, hiru guztira, mokoa zabal-zabal eginda janari eske zeuden txio eta txio. Gose ziruditen, ...

Eskerrak teknologiari!

Etiketarik gabe Permalink 0

Ez dago zalantzarik teknologia berriei esker gauzak izugarri aldatu direla… onerako edo… Adibidez, lehen kaletik beren buruarekin hitz egiten  zihoazenak zoratuta zeudela uste genuen; gaur egun esku-librekin doala pentsatzen dugu. Lehen, zalantza asko argitu gabe pasatzen uzten genituen; orain eulien seigarren hanka horren benetako funtzioak ere interesatzen digu. Haurrek bideo-joko errealistetan jolastu dezakete mundu errealari bizkarra ematen dioten ...

Mundua sutan!

Etiketarik gabe Permalink 0

Albistegien menpeko bizi zen. Sukaldean telebista zuen, egongelan beste bat, lo gelan hirugarren bat, eta hori gutxi bazen, beste gela eta korridore guztietan hari musikala behar zuena irratiko 24 ordutako albistegia zen. Mundua hankaz gora zegoen; gerra han, liskarra hemen… nola bizkarra eman horri guztiari? Ezin zen hain arduragabe izan! Errazena begiak itxi eta ezer ...

Itolarria

Etiketarik gabe Permalink 0

Itsas azalera irtetea lortu nuen lehen aldian itsasontzia urruntzen ikusi nuen. Oihu egin nuen, deiadar besoak nola hala astintzen nituen bitartean. -Lagundu! Lagundu! Nola ez dakit baina bigarren aldiz irten nintzen itsaso ilun hartatik itsas azalera, baina zerurantz altxatzen zen olatu izugarri erraldoi batek segundo batzuk lehenago ikusi nuen itsasontzia ezkutatu zidan. -Laguntza! Lag… Itsas azalerako bidea itsuan bilatzen ...

Bisita

Etiketarik gabe Permalink 0

-Definitiboki kanpo-espaziotik datoz! –esan zuen Labain doktoreak bereizmen handiko argazkiak ikusi zituenean. –Ikusten al duzue nola zurrusta propultsio bati esker eusten diren? Eta begira, analisi espektografokoak argi erakusten du aleazioa ezezaguna zaigula. -Beraz kanpo-espaziotik datoz… eta? Zer nahi dute? –galdetu zuen Agintosky jeneralak –bonbardatuko al ditugu? -Uste dut beraiek eman beharko luketela lehen pausoa. Oldartuko balira agian. ...

Bidaia ahaztezina

Etiketarik gabe Permalink 0

Gure bidaiak ahaztezina izan behar zuen. Bidaia marabilloso horren bila agentziaz agentzia ibili ginen bidaia-agenteak erotu araziz, eta guztia ezertarako. Nekatzen hasita nengoen ametsetako bidaia horren bila. -Tira, Elene… Benetan inporta al du nora goazen? -esan nion hamaikagarren agentziarako bidean gidatzen ari nintzela. –Elkarrekin izango gara, zer axola beste guztia? Ingurune polit bat, eguraldi ona, janari ...

Lo nagoela

Etiketarik gabe Permalink 0

Atzo lagun batek hain aguro idaztea nola zaidan posible galdetu dit. Erantzuna? Lo nagoen bitartean idazten duen makina bat daukadala. Gazteagotan (kar,kar, kar...) grabagailu batean grabatzen nituen ideiak, ondoren, lotara joan aurretik grabatutakoa entzuten nuen, nire burmuinari beharrezko informazioa emanez. Gauean garbigailua jartzea bezala da. Goizean, esnatzerako, arropa guztia garbi, zera, lanak eginda alegia. Normalean nire subkontzienteak aldez aurretik ...

Play again

Etiketarik gabe Permalink 0

Idoiak ezin zuen Karmelek bideo-kontsolatan jolasteko zuen erakarpena ez ulertu eta ez jasan. -Zenbat ordu emango dituzu hor? Ezin al zara nirekin hitz egitera etorri? Nirekin denbora pixka bat pasatu… ez zaitut astelehenetik ikusi, eta orain, etxera etorri eta egin nahi duzun gauza bakarra alienigena odoltsu horiek akabatzea da? Asperen egin eta sofan zokoratu zen, haserre aurpegiarekin, ...

Ikusi makusi

Etiketarik gabe Permalink 0

Sudur gainean tramankuluak jarri bezperatan... Pixaguraz lehertzear sartu nintzen tabernako komunera. Ba al da txizaguraz komunera sartu eta… ufa… zorrotada askatzean sortzen den plazera baino gauza handiagorik? Tira, horretan nengoela, bakarkako komun baten barruan, atzealdean, oin batzuk ikusi nituen ate azpitik. Oin txiki batzuk. Oso txikiak. Baina ez ziren haur batenak, gizon baten oin txikiak ziruditen. ...