Bihotz magikoak saltzen zituen mutikoa

Etiketarik gabe Permalink 0

Ba zen behin, mundua oraindik magiaz beterik zegoenean, azokan bihotz magikoak saltzen zituen haur bat. Azenario, aza eta pataten artean, zakuetan, kaxatxoetan gordetzen dituen, sekretuan. -Bihotz magikoak, bihotz magikoak! Aldatu duzun harri koxkor hori bihotz hobeago baten truke! -oihukatzen zuen haurrak bere azokako txokotik. Gizon handi bat gerturatu zitzaion. -Ba al duzu errazegi sumintzen ez den bihotzik? –galdetu ...

Amaiera

Etiketarik gabe Permalink 0

Pospolo bat pizten denean bezala, flax, gaueko zerua argitu zen istant batean zarata isil izugarri batek jarraituta; sortutako dardarak zorua zeharkatu zuen batetik bestera bere oinak korapilatu arte. Txakurrak zaunka hasi ziren, inoiz baino gehiago, sekula ez zituen horrela zaunka entzun… eta bat batean, zup! Isiltasun osoa, totala… xuuuuu… Amaiera.

Eskailera erreala

Etiketarik gabe Permalink 0

"Urte nahikotxo bizi izan naiz zorigaitzek mikaztutako ardoaren zaporea dutela jakiteko. Bizitza joko moduko bat dela konturatzeko; partidak luzeegi ere jo dezake, baina iraun bitartean mahai gainean fitxak izaten jarraituz gero, ez da zorte makala!" Morroiak, zituen koloretako fitxa guztiak mahai erdira eraman eta kartak tapete gainean zabaldu zituen. Bihotzeko A, K, Q, J eta Hamarrekoa. Eskailera ...

Herentzian

Etiketarik gabe Permalink 0

Bere aita komuneko atea itxita dutxatzen zen. Behin zergatia galdetu zion semeak. Honek, haurra zenean Psikosi (Psycho) filma ikusi zuela, eta harrez gero dutxatzera zihoanean komuneko atea ixten zuela esan zion. Semea, filma ikusi babe ere, berdina egiten hasi zen. Urteak pasa dira eta berdina egiten jarraitzen du, eta badaki, bai, inozokeria bat dela; gehienbat dutxatzen denean beti ...

Zure irribarrea ispiluan

Etiketarik gabe Permalink 0

Angela zuen izena. Ile kizkurdun ostruka moduko bat zen, lupa moduko kristalak zituen betaurreko eta guzti, inoiz izan dudan nagusirik krudelena, zalantzarik gabe. Merkatalguneko izozki dendan lanean hasi nintzenetik ni kaleratzeko aitzakia bila ibili zen, ez zidan begirik gainetik kentzen. Eta jakina probokazioak nigan kontrako erreakzioa sortu zuen. Nola bera engainatu, hori zen nire eguneroko ...

Dron-dron kikilidron!

Etiketarik gabe Permalink 0

Morroi batek susmoak dauzka bere bikotekideak abentura bat ote daukan. Hori dela eta, azken belaunaldiko dron moderno horietako bat erosi du hura zelatatzeko. Hurrengo goizean, bikotekidea etxetik abiatu orduko drona martxan jarri eta atzetik bidali du. Smart-phoneko pantailan honen joan etorriak ikusiko ditu. Lehen geldiunea hiriko kale dotoreeneko arropa denda garesti bat da. “Edozer gauza ez zaio gustatzen zure maitale ...

Katu kontuak

Etiketarik gabe Permalink 0

Alaba animali dendara eraman nuen. Edo alabak ni, ez dakit. Katua nahi zuela eta katua nahi zuela. Animalia dendara bidean udaletxe ondoko parkea zeharkatu genuen. Etxetik abiatuta txikitatik jolastera joaten ginen jolas parkearen ondotik zeharkatu eta urmaelaren alboan, hantxe agertu zen, hesiaren atzean, lasai, bere begi biribilekin laztanak eskatuz. Alaba gerturatu egin zen, jakina; nola ...

Zume negartia

Etiketarik gabe Permalink 0

Afaltzen ari ginela Maitanek irribarre egin zuen. Tira, irribarre egitea negar egitea baino hobe zela pentsatu nuen. -Zergatik irribarre hori? Zerk egiten zaitu hain zoriontsu? -Gauza askok, gauza atseginek… -Zein gauza atsegin? -Nahiago dut ez esatea… eta zu? Zu zergatik zaude hain pozik? Zuri zerk egin zaitu zoriontsu? -Ni? Nire zoriontasuna poltsikoan nituen zinemarako sarrerek sortzen zuten. Mariak lana amaitu ondoren ...

Azken ordukoa

Etiketarik gabe Permalink 0

-Gabon! Belen? -Bai, Kepa… -Azken orduko bat sortu zait... -Ez zaitut ondo entzuten… -Entzun, bihotza, sentitzen dut baina lana pilatu zait, ezingo dut etxean afaldu. Nahi baduzu, etorri hona eta hemen… -Ez, ez, ez… lasai, pena da nirekin ezin afaldu izatea, baina ni ere lanez gainezka nago. Bihar goizean elkarrekin gosalduko dugu, ados? -Ondo da… baina non zaude? Musika entzuten dut, ...

Bilioika milioi euri tanta

Etiketarik gabe Permalink 0

Euria ari du. Mundua amaitzera joango balitz bezala, itxura hori hartzen diot. Urakana dirudi honek, edo tifoia edo, edo … ez dakit, ez ditut desberdintzen. Tsunami baten antza dauka. Milioika euri tantek argi-leihoa kolpatzen dute. Milioika milioi danbor kolpe dirudite. Kaka zaharra! Honek gainezka egingo du. Eta egiten badu? Ur-jauzi baten moduan sartuko da etxean ...