Zipladak!

Etiketarik gabe Permalink 0

Mirenek eta Xabik  bikote gaztea osatzen dute. Elkarrekin bizitzen jarri berritan, argi zuten elkarbizitza aurrera irtengo bazen, lehen baldintza enpresa baten moduan antolatzea zela, bazkide domestikoak zirela. Etxeko lanen ardura % 50 baten banatu behar zutela bien artean. Ez gehiago eta ez gutxiago. Oreka. Berdintasuna. Horrek esan nahi zuen Xabik bi egunetik behin arropen eta sukaldearen garbiketa bere ...

Tomatea, piperrak eta bestalakoak…

Etiketarik gabe Permalink 0

Baratzeko lurra prestatzen nenbilen udaberriko haziak landatzeko. Tomateak eta piperrak. Aitzurrarekin jo eta su ari nintzen lurrari buelta ematen halako batean gauza gogor baten kontra jo nuenean. Berriro jo  eta berriro gogor. Gogorra zegoen eta metal hotsa egiten zuen. Harrituta nengoen, ez baizen lorategiko lurra lantzen nuen lehen aldia. Lurra kenduz aurkitu nuena nahikoa luze eta ...

5, 4, 3, 2… Ekin!!

Etiketarik gabe Permalink 0

Behin Afrikako Sabanatik paseoan nenbilela zinemagintzako sekreturik handienaren lekuko izan nintzen. Animalien inguruko dokumentalak ez dira diruditena, keba, antzeztuak dira. Bai, bai! Arbola eta sasi artean gerturatu nintzen guztia gertutik ikusi eta entzuteko. Zuzendaria: Zuk ostrukak aurkituko dituzu, hauek zu ikustean izoztuta geratuko dira, geldik, beldurtuta eta ondoren ihes egingo dute. Korrikaldi luze baten ondoren, gainera ...

Azken orrialdea

Etiketarik gabe Permalink 0

Izugarri maite zuen irakurtzea. Atera kontuak, liburu bat irakurtzen hasi eta laugarren orrialderako maitemintzen zen. Liburu guztiekin gertatzen zitzaion gauza bera. Baina maitemintze hura gozamena izan beharrean sufrimendua zen, depresioa, nahigabea. Liburuen amaiera iritsi ahala ezinbizia sortzen zitzaion. Zer egingo zuen liburua amaitzean? Horregatik, aspaldi, konponbide bat aurkitu zuen bere atsekabea ekiditeko: azken orrialdea kendu eta ...

Amaitu da

Etiketarik gabe Permalink 0

Ez dago beste erremediorik. Ez du aurreikusitako moduan  funtzionatu eta kito. Itxaropen asko genituen, tira, nituen. Nik nire itxaropenen ardura daukat ez besteena. Horrelako zerbaitek kale egiten duenean ez dago zer eginik. Esperimentu bat izan da. Nahikoa denbora eman diot. Hori ezin dit inork ukatu. Baten batek agian zalantzan jarri dezake hori, baina baten batek 200.000 ...

Kaput!

Etiketarik gabe Permalink 0

-Onartu ezazu, existentzia bera da absurdoa, esan egia, hau guztia eromena da! -Tira... -Arroka baten gainean bizi gara, eta arroka hau biraka dabil unibertsoan zehar inguruan beste arroka piloa biraka ditugula... -Bai, hala da, baina... -...Jainko baten existentzia zalantzagarria da, ados, baina Big Bangarena ere... ez dago erabat ziurtatzerik, ez dakit... -Begira, hor dator... -...edozein momentutan... katakrak! Beste harri koxkor erraldoi ...

Formak

Etiketarik gabe Permalink 0

Tarteka amaren etxean egiten dut lo. Ohiturak. Berriketa eta telebista saio luzearen ondoren, ohera, berandu, urduri, hartutako eltzeko kaferaen eraginez itzartuta. Edredoiaren azpian kukuzkurtuta leiho aldera begira jarri eta honen argi zuria leihotik sartzen dela konturatu naiz. Ilargiaren argiak edredoiaren zimurretan aurpegi bat dagoela erakutsi dit. Zuri-beltzeko filmen garaiko aktore bat gogora arazi dit. Gangsterren filma guztietan ...

2069. urtea

Etiketarik gabe Permalink 0

Urduri eseri zen itxarongelako plastikozko aulki urdinean. Onkologora joateak beti jartzen zuen urduri. Froga ugari egin zizkioten azalpen argirik ez zuen pisu galeraren zergatia jakiteko, bai eta biriketan zuen orban ilun hura zer ote zen argitzeko. Ziur zegoen biriketako minbizia izango zela, ez zuen zalantzarik, baina doktoreak berak esan arte ez zuen itxaropenik galdu nahi. (Ene ...

Egutegia

Etiketarik gabe Permalink 0

Juanmarik beti berdina egiten zuen. Burumakur, goibel, akabatuta sentitzen zen bakoitzean egutegia begiratu eta egutegira itsatsita zuen errotulagailu gorri batekin egun bat hautatzen zuen. Gauzak hobetu ezean bere buruaz beste egingo zuen eguna. Zoritxarrez gauzak inoiz ez ziren hobetzen hautatutako data iritsi aurretik. Beraz hartutako erabakiari aurre egiten zion. Behatza eskopetaren kakoan izozten zitzaion, kanoia ...

kiniela

Etiketarik gabe Permalink 0

Kiko Teleberriko kirolen tarteari begira dago. Kiniela eskuetan eta emaitzei begira. Bat batean baina, emisioa eten eta aurkezlea agertuko da berriro ere. “Azken ordukoa. Badirudi lurretik gertu igaroko zen asteroideak abiadura handitu duela. Eta ez hori bakarrik, lur planetatik 80.000 kilometroetara pasako zela uste bazuten ere azken orduko norabide aldaketa bat dela eta guregana dator zuzen ...