Apunterik gabeko zerrenda... Txoria kaiolan… Lau erpineko triangelua.. Basamortu hezea… Funtzionario disfuntzionala… Eskuzabal zuhurra… Herdoildun kotxe berria… Ziniko asebetea… Planifikatutako ezustea… Zigarro osasuntsua… Zenbakirik gabeko liburuaren orrialdeak… Giro oneko zaintza bereziko gela… Moja bat diskotekan… Inork erosi ez zuen best-sellerra… Muleta bakar bat… Lo zaudela egiten duzun lo-kuluxka… Ezkongairik gabeko ezkontza… Telefonista gorra… Olatu mantsoa… Urakan gozoa… Besobakarreko olagarroa… Pantailarik gabeko teklatua… Etsairik gabeko guda… Jomugarik gabeko misila… Estaldurarik gabeko mugikorra… Akasdun maisulana… Petaloak galdu dituen arrosa… Kanal bakarreko telebista… Lurrik gabeko zelaia… Odolik ...


